Khoikhoiak | |
---|---|
Khoikhoi gizona | |
Biztanleak guztira | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Hegoafrika Namibia | |
Hizkuntza | |
Khoikhoiera | |
Erlijioa | |
Animismo, islam | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
San |
Khoikhoi[1] (afrikanerrek mespretxuz hotentote deitua[2]) Hegoafrikako mendebaldeko herri nomada da, gaur egun Namibiako hegoaldean soilik bizi dena. Boskimanekin batera, Hegoafrikako antzinako biztanleak diren arren, bantuen eta europarren eraso etengabeek haien kopurua murriztu eta Orange ibaitik iparraldera ihes egitera bultzatu zituzten. Abeltzain eta ehiztariak dira. Egun, 20.000 inguru dira guztira eta, egitura tradizionala hautsita, irauteko modu gutxi geratzen bide zaie. Haien hizkuntza khoe familiakoa da eta lau dialekto nagusi ditu: antzinako hotentoteena, nama, korana eta gona.