Kick-Ass (euskaraz Ipurdia-Ostikatu), 2010eko Matthew Vaughn ingeles zinema zuzendariaren umore beltzeko superheroi film bat da. Marvel Comics argitaletxeko Mark Millar eta John Romita Jr. komikigileen izenburu berdineko komiki liburuan oinarritua dago. Aaron Taylor-Johnson, Christopher Mintz-Plasse, Mark Strong, Chloë Grace Moretz eta Nicolas Cage aktoreek antzeztu zuten.
Kick-Ass 2 (2013) jarraipena izan zuen.