Kilometro orduko

Kilometro orduko (askotan km/h laburduraz adierazia) abiadura unitate bat da. Nazioarteko Unitate Sisteman erabiltzen ez den arren, oso ezaguna da, eta zientzia arlotik kanpo gehien erabiltzen den abiadura unitatea da. Orobat, errepide trafikoan erabiltzen den unitatea da.

Euskaraz, unitatea beti km/h idatzi arren, hizkuntza naturalean bi modura erabiltzen da: 10 kilometro orduko edo orduko 10 kilometro. Aldiz, absolutiboa ez den kasuetan bigarren forma erabili behar da: orduko 10 kilometroko abiaduran zihoan.[1][2]

  1. «zati (zientziako unitateen irakurbidean) - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
  2. «-ko atzizki banatzailea - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).

Developed by StudentB