Kim Jong-il (1941eko otsailaren 16a - 2011ko abenduaren 17a) Koreako Herri Errepublika Demokratikoko diktadorea izan zen; herrialde hartako de facto buruzagi gorena, haren aita Kim Il-sung hil zenetik.[1] Defentsa Batzordeko zuzendaria, Koreako Langileen Alderdiko idazkari nagusia eta Armadako komandante gorena ere zen. Buruzagi Maitea, Gure Aita, Jenerala eta Generalissimo tituluekin aipatua da bere agintepeko hedabide ofizialetan.[2] Kim Jong-ilen seme Kim Jong-un haren balizko ondorengo bilakatu zen.[3]