Kimikako Nobel Saria kimika-ko esparru desberdinetan aritutako zientzilariak saritzen ditu, arlo honetan egindako ekarpen nabarmenak goraipatu asmoz. Saria Suediako Zientzien Errege-Akademiak banatzen du urtero. Saria banatzeko ekitaldia Abenduak 10-ean izan ohi da, Alfred Nobel zendu zen egunean, Estokolmon, eta 10 miloi suediar korona ematen zaizkio saridunari. Lehenengo Kimikako Nobel Saria 1901. urtean Jacobus Henricus van 't Hoff herbeheretarrari egokitu zitzaion, “dinamika-kimika eta presio osmotikoaren legeak aditzera emategatik”.