King Kong | |
---|---|
King Kong universe (en) | |
Argitalpena | |
Sortzailea | Edgar Wallace eta Merian C. Cooper |
Ageri den obrak | ikusi
|
Lan eratorriak | |
Datu biografikoak | |
Sexua | arra |
Bestelakoak | |
Etsaiak | Godzilla eta Gorosaurus (en) |
King Kong Garezur uhartetik datorren fikziozko simio erraldoi baten izena da, hainbat filmetako protagonista izan dena. Gainera, hainbat hedabidetan agertu da, hala nola telesailetan, liburuetan, bideo-jokoetan edo komikietan. Hori dela eta, kultura herrikoi modernoaren ikonoetako bat bihurtu da. Tximino erraldoi hau lehen aldiz agertu zen filma (King Kong, 1933) munstroen lehen filmetako eta ospetsuenetako bat da. Zinemaren historiako genero zabal eta errentagarrienetako bat bilakatuko zenerako aurrekariak markatu ditu.
RKAOk King Kong naturaren amorruaren irudikapen gisatzat sortu zuela uste dute, kultura esplotatuen erantzun gisa.[1] 1930eko hamarkadan Estatu Batuak astindu zituen Depresio Handia alegoria sozial gisa sortuz.