Kirgizistan (kirgizeraz: Кыргызстан, Kyrgyzstan; errusieraz: Кыргызстан) edo Kirgizia[1] (errusieraz: Киргизия), izen ofiziala Kirgizistango Errepublika (kirgizeraz: Кыргыз Республикасы, Kyrgyz Respublikasy; errusieraz: Кыргызская Республика, translit.: Kyrgyzskaya Respublika), Erdialdeko Asiako estatu burujabea da, itsasbazterrik gabekoa. Mugakide ditu Kazakhstan iparraldean, Uzbekistan hego-mendebaldean, Tajikistan hegoaldean eta Txina hego-ekialdean. 199.951 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 6,6 milioi biztanle zituen 2021ean.[2] Hiriburua Bixkek da.