Klaus Hasselmann (Hanburgo, 1931ko urriaren 25a) alemaniar ozeanografo eta klimatologo da. 2021eko Fisikako Nobel Saria jaso zuen Giorgio Parisi eta Syukuro Manaberekin batera sistema fisiko konplexuen inguruan dugun ezagutzari egin dioten ekarpenagatik.
Hasselmannek Manabe japoniarrarekin partekatu zuen sariaren erdia klimaren modelizazio fisikoa lanagatik, berotze globala eta aldakortasuna modu fidagarrian aurreikusi.[1]
Hasselmannek eguraldia eta klima lotzen zituen eredu bat sortu zuen. Haren ekarpenak Manaberen lana berresten lagundu zuen, karbono dioxidoaren eta tenperaturen igoeraren arteko harremana agerian utziz.
Hasselmann Hanburgoko Unibertsitateko irakaslea izan zen eta Max Planck Meteorologia Institutua zuzendu zuen.