Koloidea edo suspentsio koloidala bi fase dituen sistema da, gehienetan bat likidoa eta bestea partikula solidoz osaturikoa.
Disoluzio likidoetan, disolbatzailea da kopuru handiagoan dagoen substantzia (ura, eskuarki), disolbatzeko ahalmena duena, eta solutua da aurrekoan disolbatzen dena, kopuru txikiagoan dagoena. Adibidea ura (disolbatzailea) eta azukrearen (solutua) arteko disoluzioa da.
Solutu partikulen neurriaren arabera hiru disoluzio mota daude:
Benetako disoluzioen aldean (guztiz gardenak direnak), suspentsio koloidalak uherragoak dira.
Koloideen ezaugarri nagusia, beraz, solutu partikulen neurrian datza, haien ezaugarri kimikoen gainetik.
Koloideek garrantzi handia dute biologian. Zelularen zitosola suspentsio koloidala da, adibidez. Proteinak eta lipidoak dituzten hainbat likido organiko koloideak dira.
Suspentsio koloidalak bi egoeratan egon daitezke:
Zenbait alderdi fisiko-kimikok (pHak, tenperaturak, gatzen kontzentrazioek...) disoluzio koloidalak egoera batetik bestera erraz igarotzea ahalbidetzen dute.
Sistema biologikoetan ere sol eta gel egoeren aldaketak gertatzen dira: amebek, kasu, holako aldaketak gauzatzen dituzte haien zitoplasman, eta haiei esker mugikortasuna lortzen dute.
Koloide ohikoenak dira fase likidoa (fluidoa edo fase jarraitua) eta fase solidoa (solutua edo fase barreiatua) dutenak. Sol deritzonak dira (solutu partikulak solidoak dira eta likido batean daude barreiaturik). Halere, beste koloide mota batzuk egon daitezke: