Konstante fisiko bat, zientzian, magnitude fisiko bat da, zenbakizko balio finkoa duena, eta ez da aldatzen denbora igaro ahala. Horrek kontrastea egiten du konstante matematikoekin, zenbaki horiek ez baitaude zuzenean inplikatuta magnitude fisikoen neurketan. Konstante fisikoak dimentsiogabeak izan daitezke, hau da, zenbakiak zentzu hertsian, baina gehienetan konstanteak, fisikan, dimentsio batzuei lotutako zenbaki gisa adierazten dira.
Konstante fisiko asko daude, eta ezagunenetako batzuk hauek dira: Plancken konstantea, grabitazio-konstantea eta Avogadroren konstantea (Avogadroren zenbakia izenaz ezagunagoa). Konstanteek forma asko hartzen dituzte: Plancken luzerak funtsezko distantzia fisiko bat adierazten du; hutseko argiaren abiadurak adierazten du unibertsoarekiko abiadura maximoa, eta α konstanteak, edo egitura meheko konstantea izanik, elektroien eta fotoien arteko elkarrekintzaren ezaugarri da, eta dimentsiogabea da.
Paul Adrien Maurice Dirac, 1937. urtean, zenbait konstantek denborarekin balioa gutxitu zezaketela pentsatu zuen lehenengo. Nolanahi ere, urteko aldakuntza-kotak oso txikiak dira: 10-5 egitura meheko konstanterako eta 10-11 grabitazio-konstanterako. Gaur egun arte ez dago behin betiko ondoriorik arlo horretan, horren inguruko frogak neurketen muga estatistikoen barruan baitaude.
Hauek dira konstante fisikoak:
Izena | Ikurra | Balioa | Jatorria |
---|---|---|---|
| |||
Argiaren abiadura hutsean | c | ≡ 299.792.458 m/s | definizioz |
Hutsaren iragazkortasuna | μ0 | ≡ 4π×10-7 kg·m/A²s² (o H/m) | definizioz |
Hutseko Permitibitatea | ε0 | = 1/35950207149·π F/m
χ8,85418781762039 10-12 A²s⁴/kg·m³ |
≡ 1/μ0c² |
Hutseko berezko inpedantzia | Z0 | = 119,9169832·π Ω = 376,73031346177068 kg·m²/A²s³ |
≡ μ0c |
Plancken konstantea | ℎ | = 6,62607015 x 10-34 kg·m²/s | ≡ 4/KJ²RK |
Plancken masa | mp | = 2,17645(16) × 10-8kg | ≡ (ℎc/2πG)1/2 |
Plancken luzera | lp | = 1,61624(12) × 10-35 m | ≡ (ℎG/2πc³)1/2 |
Plancken denbora | tp | = 5,39121(40) × 10-44 s | ≡ (ℎG/2πc⁵)1/2 |
Plancken tenperatura | Tp | = 1,416785(71) × 1032 K | ≡ (ℎc⁵/2πGkB²)1/2 |
| |||
Coulomben konstantea | κ | = 8.987.551.787,3681764 N/F | ≡ 1/4πε0 = c² × 10-7 H/m |
Elektroiren karga | e | = 1,602 176 634×10-19 C | ≡ 2/KJRK |
| |||
Grabitazioaren konstante unibertsala | G | ≈ 6,671 91(99)×10-11 m³/kg·s² | neurrietatik abiatuta |
Grabitatearen azelerazioa itsasoaren mailan | g0 | ≡ 9,806 65 m/s² | konbentzioa |
| |||
Uraren puntu hirukoitzaren tenperatura | T0 | ≡ 273,16 K | definició |
Presio atmosferiko estandarra | atm | ≡ 101.325 Pa | convenció |
Gas idealez osatuta | R o R0 | ≈ 8,314 462 618 153 24 J/K·mol | = NAkB |
Gas ideal baten bolumen molarra,p = 1 atm, θ = 0 °C |
V0 | ≈ 22,413 996(39) l/mol | = Rθ/p |
Avogadroren zenbakia | NA o L | ≈ 6,022 140 76×1023 mol-1 | definizioz |
Masa atomikoaren unitatea | amu o uma | ≈ 1,660 538 86(28)×10-27 kg | oinarrizko egoeran dagoen 12C atomo baten masaren 1/12 |
Boltzmann konstantea | k o kB | ≈ 1,380 649×10-23 J/K | = R/NA |
Stefan-Boltzmann konstantea | σ | ≈ 5,670 400(40)×10-8 W/m²K⁴ | ≡ 2π⁵kB⁴/15ℎ³c² |
Wienen konstantea (Wienen legea) | b o σw | ≈ 2,897 768 5(51)×10-3 m·K | |
Loschmidt-en konstantea | NL | ≈ 2,686 777 3(47)×1025 m-3 | ≡ NA/V0 |
| |||
Egitura meheko konstantea | α | ≈ 7,297 352 568(24)×10-3 ≈ 1/137,035 999 11(46) | ≡ e²μ0c/2ℎ = μ0c/2RK |
Rydberg-en konstantea | R∞ | ≈ 1,097 373 156 852 5(73)×107 m-1 | ≡ meα²c/2ℎ ≡ α²/2λC |
Hartree-ren energia | EH | ≈ 4,359 744 17(75)×10-18 J | ≡ 2R∞ℎc |
Konduktantzia-quantuma | G0 | ≈ 7,748 091 733(26)×10-5 S | ≡ 2/RK |
Fluxu magnetikoaren quantuma | Φ0 | ≈ 2,067 833 72(18)×10-15 Wb | ≡ 1/KJ |
Bohr-ren erradioa | a0 | ≈ 5,291 772 108(18)×10-11 m | ≡ ℎ/2πmecα ≡ (λC/2π)/α |
Compton-en uhin-luzera elektroirako | λC | ≈ 2,4263×10-12 m | ≡ ℎ/me c |
Elektroiaren erradio klasikoa; Comptonen erradioa | re | ≈ 2,817 940 325(28)×10-15 m | ≡ e²/4πε0mec² ≡ (λC/2π)×α |
Bohr-en magnetoia | μB | ≈ 9,274 009 49(80)×10-24 A·m² | ≡ KJℎ²/8πme |
Magnetoi nuklearra | μN | ≈ 5,050 783 43(43)×10-27 A·m² | ≡ KJℎ²/8πmp |
Protoiaren masa | mp | ≈ 1,672 621 71(29)×10-27 kg | neurtua |
Neutroiaren masa | mn | ≈ 1,674 927 28(29)×10-27 kg | neurtua |
Elektroiaren masa | me | ≈ 9,109 382 6(16)×10-31 kg | neurtua |
Oharra: Parentesi arteko zenbakiak azken zifren ziurgabetasuna adierazten du. Adibidez: 6,673(10)×10-11 adierazpenak esan nahi du... 6,673×10-11 ± 0,010×10-11 |