Konstante kosmologiko

Erlatibitate orokorraren teorian, konstante kosmologikoa (Lambda, , hizkiaren bidez adierazi ohi da) konstante bat da, Albert Einsteinek, 1917. urtean, eremu grabitatorioaren jatorrizko ekuazioaren aldaketa gisa, unibertso estatiko bat lortzeko proposatu zuen konponbidea, hain zuzen.[1] Einsteinek ideia hori arbuiatu zuen 1931n, Edwin Hubblek behatutako galaxien gorriranzko lerrakuntzak unibertso ez estatikoaren ideia indartu zuelako eta 1930ean, Eddingtonek, konstante kosmologikodun Erlatibitate Orokorrak aurreikusitako unibertso estatikoa ezegonkorra zela frogatu zuelako.[2] Hala ere, 1998an aurkitu zen azelerazio kosmikoak (2011an, Fisikako Nobel Sariaren erantzule izan zen[3]) konstante kosmologikoarekiko jakin-min eta interesa berpiztu du.

  1. «Volume 6: The Berlin Years: Writings, 1914-1917 (English translation supplement) page 421» einsteinpapers.press.princeton.edu (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  2. (Ingelesez) Eddington, A. S.. (1930-05-09). «On the Instability of Einstein's Spherical World» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 90 (7): 668–678.  doi:10.1093/mnras/90.7.668. ISSN 0035-8711. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  3. (Ingelesez) «The Nobel Prize in Physics 2011» NobelPrize.org (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).

Developed by StudentB