Konstantinoplako patriarka ekumeniko

Bartolomeo I.a 1991tik aurrera egungo patriarka

Patriarka Ekumenikoa (grezieraz: Η Αυτού Θειοτάτη Παναγιότης, ο Αρχιεπίσκοπος Κωνσταντινουπόλεως, Νέας Ρώμης και Οικουμενικός ΠατριάρχηςI Aftoú Theiotáti Panagiótis, o Archiepískopos Konstantinoupóleos, Néas Rómis kai Oikoumenikós Patriárchis, euskaraz: «Konstantinopla-Erroma Berriko artzapezpiku eta patriarka ekumeniko jainkotiarrena eta santuena») Konstantinopla–Erroma Berriko artzapezpikua da, Eliza ortodoxoan primus inter pares (lehena parekoen artean) eta 300 milioi kristau ortodoxoen buruzagi izpirituala dena.[1]

Konstantinoplako patriarkatza kristau munduko antzinetako eta nagusienetariko bat da, Erdi Aroan eslaviarren artean kristautasuna zabaldu zuena. Pentarkiako bost egoitza ekumenikoetan, patriarka San Andres apostoluaren ondorengotzat dute. Egungo patriarka, Bartolomeo I.a, 270. oinordekoa da.[2]

  1. CBS. (2009-12-20). The Patriarch Bartholomew. in: 60 Minutes..
  2. Chryssavgis, John. «Turkey: Byzantine Reflections» World Policy Journal (Winter 2011/2012).

Developed by StudentB