Kontinentea lurrezko masa handi bat da[1], zeinetan lurrazala banatua dagoen. Banaketa hau geografikoa da, baina irizpide historiko eta kulturalek ere parte hartzen dute. Horregatik, banaketa mota ugari dago, nahiz eta gurean ohikoena honakoa izan: Europa, Asia, Amerika, Afrika eta Ozeania[2]. Bost hauei Antartika gehitu ohi zaie. Beste batzuetan Amerika bi kontinentetan banatzen da: Ipar Amerika eta Hego Amerika. Bestetan, Europa eta Asia bakartzat jotzen dira: Eurasia[2].
Uharte ozeanikoak, maiz, inguruko kontinente batekin taldekatzen dira, munduko lur lehor guztia eskualde geografikoetan banatzeko. Eskema honen arabera, Ozeano Bareko uharte eta lurralde gehienak Australiarekin batera Ozeania osatzen dute.