Kontinente arteko Futbol Kopa Intercontinental Cup | |
---|---|
Konfederazioa | CONMEBOL, UEFA, FIFA |
Sorrera | 1960 2004 (azkena) |
Eremua | Europa Hego Amerika |
Taldeak | 2 |
Garaipen gehien | CA Peñarol (3) Nacional (3) AC Milan (3) Real Madril (3) Boca Juniors (3) |
Txapelduna | FC Porto (2004) |
Kontinente arteko Futbol Kopa 1960an sortu eta 2004 arte iraun zuen futbol txapelketa izan zen. Hego Amerikako Libertadores Kopako txapeldunak eta Europako Kopako txapeldunak jokatzen zuten.
Hasieran bi partidatara jokatu zen, finalean parte hartzen zuten bi taldeen etxean. 1980tik aurrera partida bakarrera jokatu zen Tokion (1980-2001) eta Yokohaman (2002-2004), horregatik Toyota Kopa ere deitu izan zitzaion, babeslea Toyota enpresa zela eta. Europako eta Hego Amerikako futbolaren maila teknikoa munduko gainerakoena baino askoz ere handiagoa zen.
2005etik aurrera gainerako federazioetako txapeldunak gehitu zitzaizkien, eta Kontinente arteko Koparen ordez FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa sortu zen. 2017an talde guztiak FIFAk munduko txapeldun izendatu zituen ofizialki.[1][2]