Ahosmoldeak |
Trabariak |
Igurzkariak (frikariak) |
Herskariak |
Leherkariak |
Afrikatuak |
Eiektiboak |
Inplosiboak |
Klikak |
Hasperendunak |
Ozenak |
Sudurkariak |
Albokariak |
Dardarkariak |
Hurbilkariak (irristariak) |
Ahostunak / Ahoskabeak |
Ahostunak |
Ahoskabeak |
Kontsonantea ahobideko puntu batean edo gehiagotan eragozpen osoa edo partziala duen hotsa da; eragozpen horrek sortzen du soinua.[1] Hotsak eragozpen edo trabarik ez badu bokala da.
Euskaraz bokalekin silabak osa daitezke. Kontsonanteek, ordea, ezin dute beren kabuz silabarik osatu; bokal baten laguntza behar baitute.[2] Beste hizkuntza batzuetan, ordea, kontsonante silabagileak ere daude. Esate baterako, ingelesezko stop hitzaren hasierako -s- soinu hori silabagilea da.
Hitza latinezko consonans ("zerbaitekin soinua egin") hitzetik dator: horrnek zera adierazi nahi zuen, kontsonante batek alboan bokal bat ez bazuen, ezin zela latinez ahoskatu. Hala ere, kontsonantea ahoskatzeko, zenbait hizkuntzak ez dute bokalik behar.[3]
Munduko hizkuntzetan hizkuntza soinuen kopurua alfabeto bakar bateko hizkien kopurua baino askoz handiagoa denez, hizkuntzalariek Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa (IPA) bezalako sistemak asmatu dituzte kontsonante bakoitzari sinbolo bakar eta argi bat emateko.