Kooperatiba ekonomia, gizarte eta kultura helburuetarako bazkide izeneko pertsonek osatzen duten borondatezko merkataritza-baltzu autonomoa da. Erakundearen jabetza bazkideena da eta bere kudeaketa demokratikoa da, bazkideen artean. Bazkide guztiek eskubide eta eginbehar berdinak dituzte eta irabaziak beraien artean banatzen dira.
Komeni da kooperatibaren lege kontzeptua eta kontzeptu soziologikoa bereiztea. Sarri, kooperatiba legezko kontzeptua murritzagoa da autonomian eta demokrazian oinarritzen den kooperatiba kontzeptu zabala baino. Horrela, mutualitateek eta lan baltzu anonimoek ere kooperatiben ezaugarriak izaten dituzte.