Korden teoria

Korden teoriaren arabera unibertsoko oinarrizko partikulak bere baitan ixten diren soka dardartiak lirateke

Korden teoria edo soken teoria fisika fundamentalaren baitan garatutako modelo fisiko-matematiko bat dugu. Hari edo korda teoriaren oinarrian dimentsio bakarreko korda edo hari izeneko elementu batzuk ditugu, oinarrizko partikula edo elementu hauek eredu estandarreko zero dimentsioko puntuengandik zeharo ezbderdinak dira eta teoria honen originaltasunaren oinarrian daude. Hari edo korda teoriaz gain Super-hari edo super-korda teoria ere esaten zaio eta bada M-teoria izena dagokion erlazionaturiko modelorik ere. Hari edo kordak puntu dimentsio gabekoen tokian jartzean grabitazioaren funtzionamendua argitzen duen grabitazioaren teoria kuantiko sendo bat formulatu daiteke beste teoria askok gaur egun lortu ez duten aurrera pausoa. Azken korden bidezko grabitazioaren eredu kuantikoa honi esker korden teoriak aspaldidanik fisikariek bila dabiltzan fisikaren teoria bakarra edo bateratua garatzea ahalbidetu dezake, hau da, indar elektromagnetiko, indar grabitatorio, indar nuklear ahul eta indar nuklear bortitza, ezagutzen den interakzio mota oro, teoria bakar baten bidez, ekuazio multzo bakar baten bidez, esplikatzea ahalbidetzen duen teoria. Hala ere korden teoriak aurreikusten dituen gertakariak baieztatzea, gaur egun, oraindik, ezinezkoa da gizakiarentzat.


Developed by StudentB