Korintoko istmoa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 94 m |
Mota | istmo |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°55′59″N 22°59′01″E / 37.93293°N 22.98374°E |
Estatu burujabe | Grezia |
Lurraldeko administrazio-erakunde | Decentralized Administration of Peloponnese, Western Greece and the Ionian Islands |
Eskualdea | Peloponeso (periferia) |
Unitate periferikoa | Korintia |
Ur-gorputza | Korintoko golkoa Golko Saronikoa |
Korintoko istmoa (grezieraz: Ισθμός της Κορίνθου) Peloponesoa, Heladearekin, Grezia kontinentalarekin lotzen duen lur eremu bat da Itsaso Jonikoak eta Egeo Itsasoak bustitzen dute. Bere tokirik estuenean, istmoak, 6 kilometroko zabalera du. XIX. mende amaieratik, Korintoko kanalak zeharkatzen du, egitasmo honi buruzko lehen planoak, antzinaroan datatuak daudelarik.
Greziar mitologiaren arabera, Helios eta Poseidon jainkoen artean lehiatu zuten toki hau. Egeon, Egeo itsasoko itsas jainko bat, gatazkan epaile izatera deitua izan zen. Arrazoia, Poseidoni eman zion.
Historikoki, istmoan, jendea, Neolito eta Brontze Arotik bizi izan da. Berehala gotortu zuten korintoarrek, K.a. XI. mendean, inbasioetatik babesteko. Beste harresi lerro berri bat eraiki zen K.a. 480an, persiar eraso bat geldiarazteko, azkenean, gertatu ez zen erasoa. Hirugarren lerro bat, K.a. III. mendean altxatu zen, galiarren aurka.
Antzinatean, istmo hau zeharkatzeko, diolkos delakoa erabiltzen zen.