Korrika

Artikulu hau euskararen aldeko ekitaldiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Korrika (argipena)».
Korrika
19. Korrika Bilbon, 2015ean.
Tokia Euskal Herria
AntolatzaileaAEK
MotaKorrika lasterketa
EsanahiaEuskararen aldekoa
Hasiera1980ko azaroaren 29a
Data
DataMartxoaren bigarren erdialdean edo apirilaren lehen erdialdean
BetetzeaBi urtetik behin
Webguneahttp://korrika.eus/

Korrika euskararen alde Euskal Herrian zehar lasterka egiten den ekimen erraldoia da, arineketan egiten den manifestaldi baten modukoa. Pertsona helduen euskalduntzea eta alfabetatzea zeregina daukan AEK erakundeak antolatzen du, hainbat euskaltegi elkartzen dituena.[1] Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

Bi urtez behin egin ohi da eta 11 egun inguru behar izaten du lurralde guztia zeharkatzeko. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina beti 2.300 kilometro inguru izan ohi da. Ateratzen denetik amaitu arte, lekukoa eskutik eskura, herriz herri aldatzen joaten da, baina martxa ez da inoiz geratzen, ez gauez ezta egoera klimatologiko txarrengatik ere. Lekuko horren barruan, euskaldun ezagun batek Korrika helmugara iristean idatzi eta irakurriko duen mezua gordetzen da, ordura arte sekretupean gordetzen dena.

Lehen Korrika 1980an egin zen; eta 2019. urtean 21. ediziora iritsi zen. 22. KORRIKA, aldiz, atzeratu behar izan zen koronabirusak eragindako pandemiaren eraginez. 2022an martxoaren 31tik apirilaren 10a arte izan zen.[2][3]

1999tik aurrera, Euskal Herritik at ere Korrika ekimenak burutzen dituzte, atzerrian bizi diren euskaldunek edo euskal diasporako kideek bultzatuta. 2022an mundu osoko 45 hiritan antolatu zuten.[4]

Korrikaren antolaketan milaka lagun aritzen dira herriz herri eta auzoz auzo eratutako batzordeetan, eta kanpainak irauten duen bitartean, hil batzuk lehenago aurkezten denetik azken eguneko jaia izan arte, ehunka jaialdi, kultur ekitaldi eta abar antolatu ohi dira.

  1. 20-KORRIKA. (Noiz kontsultatua: 2017-09-02).
  2. Garmendia, Lander Muñagorri. «2021eko Korrika urtebete atzeratuko da» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  3. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-10-16). «Korrikaren 22. edizioa urtebete atzeratuko da, 2022ra» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  4. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :1 izeneko erreferentziarako

Developed by StudentB