Korrikaldi (beisbol)

Bengie Molina, hartzaileak, Los Angeles Angels of Anaheim taldekoak, korrikaldi bat egiten du etxea (home plate) jotzean eta base guztiak zeharkatu ondoren.

Beisbolean, korrikaldi bat tanto bat da —saskibaloian saskiratze, tenisean eta boleibolean puntu-kopuru eta futbolean eta beste kirol batzuetan golaren antzera—, halako moldez, non korrikaldi-kopuruak definitzen duen talde irabazlea partida batean, eta korrikaldi gehien egiten dituenak irabazten du.

Korrikaldi bat apuntatzeko, jokalariak lehenengo, bigarren eta hirugarren baseen gainera joan behar du, eta «home platera» (etxera) itzuli; baseak ordena horretan jo behar ditu, markagailuan hiru «kanporatua» (out) jaso aurretik. Ibilbidean, jokalariak base bakoitzera iritsi behar izan du, kanporatua izan gabe.


Developed by StudentB