Kra-dai hizkuntzak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
UNESCO sailkapena | 3: arriskuan |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Asian languages (en) | |
Hizkuntza kodeak | |
UNESCO | 2334 |
Kra-dai[1] edo tai-kadai hizkuntzak Asiako hego-ekialdeko hizkuntzen familia bat dira. Garai batean, hizkuntza sino-tibetarren zatitzat hartzen ziren, eta gaur egun familia independentetzat hartzen dituzte hizkuntzalari gehienek. Austronesiar hizkuntzekin harremana espekulatu da, eta talde austrikoarraren kide izatea ere proposatu da.
Kra-dai hizkuntzak Txinako hegoaldean sortu ziren, taldeko subfamilia gehienen bizilekuan. Tai hizkuntzetako hiztunak Asiako hego-ekialderantz joan ziren garai historikoetan, geroago Thailandia eta Laos bihurtuko ziren nazioak sortuz.