Kristal-egitura

Kuartzo-kristala
Kristal-egitura bat, NaCl.

Mineralogian eta kristalografian, kristal-egitura kristalek daukaten atomo-, molekula- edo ioi-antolamendua da. Antolamendu hori ordenatua da eta zenbait errepikapen eta simetria eragiketek hiru dimentsiotara zabaltzen dute egitura. Kristal-egitura baten osagaiak gai bat, modu jakin batean antolatutako atomoen sorta bat eta sareta bat dira. Sareta hiru dimentsioetan modu periodikoan errepikatutako puntuen multzo bat da. Gaiak puntu horien gainean kokatuta daude. Puntuek kutxa txikitxo berdinen multzo baten antzeko zerbait osatzen dute, saretaren espazio osoa betez. Kutxatxo hauei unitate-gelaxka deritze. Unitate-gelaxka baten ertzen luzerari eta haien arteko angeluei saretaren parametroak deritze.

Materiaren egitura kristalinoa orden handienekoa da, hau da, kristalaren barruko korrelazioak handienak izateko moduan antolatzen da. Kristala sortzeko prozesuan nahiko denbora igaro bada eta baldintzak egokiak izan badira, ondo definitutako egiturak sortzen dira. Dena den, kanpoko itxura hau ez da nahikoa izango gorputzaren kristalinitatea definitzeko.

Kristalaren simetriak eta egiturak eragin zuzena daukate kristalaren propietateetan, hala nola segmentazioan, propietate elektronikoetan eta propietate optikoetan.


Developed by StudentB