Kristina Danimarkakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Nyborg, 1521eko azaroa | ||
Herrialdea | Norvegia Danimarka | ||
Heriotza | Alessandria, 1590eko abenduaren 10a (69 urte) | ||
Hobiratze lekua | Church of Saint-François-des-Cordeliers (en) | ||
Familia | |||
Aita | Kristian II.a Danimarkakoa | ||
Ama | Isabel Austriakoa (1501-1526) | ||
Ezkontidea(k) | Francesco II.a Sforza (1533ko irailaren 23a, 1534ko maiatzaren 4a (egutegi gregorianoa) - 1535eko urriaren 24a) Francis I, Duke of Lorraine (en) (1541eko uztailaren 10a (egutegi gregorianoa) - 1545eko ekainaren 12a) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | House of Oldenburg (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aristokrata | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa |
Kristina Danimarkakoa (Nyborg, 1521eko azaroa –Tortona, 1590eko abenduaren 10a) Kristian II.aren eta Elisabet Austriakoa infantaren bigarren alaba izan zen.
1523an Kristian II.aren ankerkeriaz nazkatuta erregearen aurka altxatu ziren daniar eta noruegarrak. Erregeak eta bere familiak Malinasko gortean babestu ziren, Margarita Austriakoaren, Herbehereetako gobernadorearen etxean.[1]
1530ean Margarita Austriakoa hiltzean, bere hilobak, Maria Hungariakoak, Herbeheretako gobernadore-kargua hartu zuen. Maria Cristinaren izeba zen eta, bere zaintzapean egon zen ordutik.
Karlos V.a Bolonian enperadore gisa koroatu ondoren (1530) eta Frantzisko I.aren botereari aurre egin nahian, Sforza familia Milango dukerrian jartzea erabaki zuen. Francisco II Sforza dukea (39 urte) eta iloba Cristinarekin (13 urte) ezkontzea erabaki zuen. Ezkontza Milanen egin zen, 1534ko maiatzaren 4an. Ezkontzak ez zuen luze iraun: Francesco dukea 1535eko azaroaren 1ean hil zen. Cristina, 15 urteko alarguna, Gantera itzuli zen.[2]
1541eko uztailaren 10ean berriro ezkondu zen, Bruselan. Ordukoan Lorenako Frantzisko I.a dukearekin. Senargaia gazteagoa zen (24 urte). Hiru seme-alaba izan zituzten:
Alaba txikia jaio eta egun gutxira (1545eko ekainaren 12an), senarra hil zen Remiremonten, ehiza-istripu larri baten ondorioz. Cristina, berriz ere alargun, Lorenako Dukerriaz arduratu zen, semeak bi urte baino ez zituen eta.
1552an, Enrike II.ak Lorena Dukerria inbaditu zuen. Cristinak ihes egin zuen eta Karlos V.aren babespera; errege frantsesak dukerria hartu zuen Karlos III.a txikiaren tutore gisa.
1559ko urtarrilaren 22an, Parisen, Karlos III.a Enrike II.aren alabarekin ezkondu zen, Claudia printzesa.
Zazpi hilabete geroago (1559ko uztailaren 10ean), Enrike II.a istripu batean hil eta Cristina seme-alabekin elkartu zen berriro.