Kuartzoa | |
---|---|
| |
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Silikatoa, oxido minerala |
Formula | SiO2 |
Dana sailkapena | 75.01.03.01 (tektosilikatoak) |
Nickel-Strunz sailkapena | 4.DA.05 (oxidoak) |
Sistema kristalino | α kuartzoa: Trigonala β kuartzoa: Hexagonala |
Talde espazial | Kuartzo (α) baxua= P 3221 Kuartzo (β) altua= P 3121 |
Talde puntual | trigonal-trapezoidal (en) |
Zelda unitatea | a = 4,9133 Å , c = 5,4053 Å; Z = 3 |
Masa molarra | 60.08 g/mol |
Eponimoa | cross vein (en) |
Identifikazioa | |
Kolorea | Aldakorra: gardena, zuria |
Habitoa | 6 aldeko prisma, 6 aldeko piramide batean amaitzen dena (tipikoa), drusoa, ale finetik mikrokristalinora, masiboa |
Fraktura | Konkoidala |
Gogortasuna Mohs eskalan | 7 Mohs eskalan. Balio txikiagoak aldaera ezpuruagoetan. |
Distira | Beirakara; Opakua masiboa denean. |
Pleokroismoa | Bat ere ez |
Birrefringentzia | +0,009 |
Marra | Zuria |
Dentsitate erlatiboa | 2,65 g/cm |
Urtze puntua | 1670 °C (β tridimita) 1713 °C (β kristobalita) |
Disolbagarritasuna | Disolbaezina; 1 ppm 400 °C-an, 2600 ppm 500 °C-an |
Kuartzoa silizio- eta oxigeno-atomoz osatutako mineral kristalino gogorra da. Atomoak SiO4-ren silizio-oxigenozko tetraedro-egitura jarraitu batean lotuta daude, eta oxigeno bakoitza bi tetraedroren artean banatzen delarik, SiO2-aren formula kimiko orokor bat ematen du. Kuartzoa kontinente-lurrazaleko bigarren mineralik ugariena da, feldespatoaren atzetik.[1]
Kuartzoa bi formatan ager daiteke: α kuartzoa (normala) eta β kuartzoa (tenperatura altukoa), biak kiralak izanik. α kuartzoaren β kuartzorako eraldaketa 573 °C-an gertatzen da bat-batean (846 K; 1063 °F). Eraldaketarekin batera bolumen-aldaketa nabarmena gertatzen denez, erraz eragin dezake tenperatura-atalase hori zeharkatzen duten zeramikaren edo arroken haustura.
Hainbat kuartzo-aldaera daude, eta horietako batzuk harribitxi eta erdi-bitxiak dira. Antzinatik, kuartzo-aldaerak izan dira harri gogorreko bitxiak eta tailuak egiteko mineral erabilienak, bereziki Eurasian. Kuartzoa Mohs gogortasun-eskalan 7 balioa hartzen duen minerala da. Mohs eskala material baten gogortasuna zehazteko marratze-metodo kualitatiboa da.