La Galatea

La Galatearen lehen edizioaren azala

La Galatea Miguel de Cervantesek idatzitako eleberri bat da, 1585ean Alcalá de Henaresen Primera parte de La Galatea, dividida en seis libros izenarekin argitaratua izan zena.

La Galatea artzain eleberri bat bezala sailkatzen da. Baina sailkapen hau oso mugatua da. Hain zuzen ere, bertako pertsonaiak artzainak dira, baina maitasunaren azterketa psikologiko bat egiteko baliabidea da, eta hau da Cervantesek liburu hau idazterakoan izan zuen asmoa.

Eleberria, ziur asko, Cervantes Aljerren 1580ko abenduan eman zuen gatibutzatik itzuli ondoren idazten hasi zen. Ez zuen arrakasta askorik izan liburu-dendetan, batez ere, Montemayorren Dianaren arrakasta handiarekin eta Gaspar Gil Poloren Diana enamoradaren arrakasta itzelarekin alderatuz gero. Cervantesek bere bizitza osoan eleberri hau oso estimu handitan izan zuen, baita bigarren zatia argitaratzeko asmoa ere, baina halakorik egin gabe hil zen.

Eleberria, Tajo ibaiaren ertzeko tokiren batean (ideala eta errealaren artean) girotzen da. Istorio nagusi bat dago, eta zenbait sekundario. Istorio nagusian, Elicio eta Erastro Galateaz maitemindutako bi artzai dra, cevantestar emakumezko heroien gainontzeko bertute guztiak (diskrezioa, hau da, adimena eta zentzua, zintzotasuna eta ontasuna) dituen emakume artzai eder bat. Baina Galateak bere independentzia espirituala maite du, eta ez du maitasunaren uztarripean egon nahi, eta, beraz, bi artzainak mespretxatu egingo ditu.

Gai nagusian tartekatutako olerki ederrez eta novelle entretenigarriez gain (Cervantesek ondoren Kixotean eta Los trabajos de Persiles y Sigismundan ere egingo zuen bezala), maitasunaren izaerari buruzko duelu dialektikoak ere ikusiko dira (IV. liburua, Lenio eta Tirsi artzainek bakoitzak maitasunaren eta maitasun faltaren euren apologiak egiten dituzte) edo maitasun psikologiari buruz (III. liburua, Orompok, Marsilok, Crisiok eta Orfinok, bertsotan maitasunetik eratorritako zein pasiok egiten duen min gehien eztabaidatzen dute, maite denaren jelosiak, mespretxuak, faltak ala heriotzak).

VI. liburuan Canto de Calíope izeneko kantu luzea topa daiteke: olerkaritzaren musa artzaiei agertzen zaie eta honek Cervantesi garai hartako espainiar olerkaritzako egile bizi guztiak laudatzen dituen kantu luze bat sartzeko aitzaki bezala balio dio. Esate baterako, Luis de Góngora, Felix Lope de Vega, Alonso de Ercilla, Fray Luis de León, Francisco Díaz eta beste asko aipatu eta laudatzen ditu.

Liburuaren amaieran, eleberriko gertakariak bat-batean eteten dira:

« Ipuin eta istorio maitekor honen amaiera (...) honaino aipatutako artzaiei gertatutako beste gauza batzuekin, istorio honen bigarren zatian zin egiten dira, lehen hau borondate onez onartzen bada, laster ausartki irtengo dena guztiek ikusi eta uler dezaten. »


Baina sekula ez zen argitaratu horrenbeste aldiz promes egindako bigarren zatia. Hain zuzen ere, Kixotean gertatzen den liburu erretzean, zenbait artzai eleberrik sutan amaitzen dute. Apaizak eta bizarginak La Galatea salbatzen dute eta laster Cervantesek bigarren zatia argitaratuko duela iragartzen dute. Baina ez dago lan hau egin zenik adierazten duten daturik, soilik bete ez ziren iragarpenak.


Developed by StudentB