Lan-pizgarri

Lan-pizgarriak edo soldata-pizgarriak langileek enpresak finkatutako gutxieneko estandarrak gainditu edota enpresak ezarritako helburuak arrakastaz betetzeagatik jasotzen dituzten ordainsari gehigarriak edo bestelako sariak dira, batzuetan bonus izena ere (ingelesetik mailegua) jasotzen dutenak. Lan-pizgarriak dirua, bidaiak edo bestelako sari materialak izan daitezke, baina lan-promozioa edo lanpostuko bestelako aldaketak ere izan daitezke. Beste irizpide bati jarraiki, lan-pizgarriak banakakoak (edo lehiazkoak) zein taldekoak (edo kooperatiboak) izan daitezke. Nolanahi ere, lan pizgarriak giza baliabideen kudeaketarako oinarrizko tresna bat da eta horregatik kontu handiz aztertutako politika batez garatu behar da, langileen interesak eta motibazioak aztertuz eta enpresako helburuak eta horien irisgarritasuna tentuz ebaluatuz.


Developed by StudentB