Lan (fisika) | |
---|---|
Formula | |
Formulako ikurra | , eta |
Ohiko ikurra | eta |
Neurtzeko unitatea | joule eta kilogram square metre per square second (en) |
Dimentsioa |
Artikulu sorta honen partea: |
Mekanika klasikoa |
---|
Lana magnitude fisiko bat da, gehien bat mekanikaren arloan erabiltzen dena. Indar batek objektu batean eragitean, honela definitzen da indar horrek objektuan eginiko lana: «indarraren balioaren eta objektuak izandako desplazamenduaren arteko biderkadura eskalarra». Lehenengo aldiz kontzeptu hori izendatu zuena Gaspard-Gustave Coriolis izan zen; berak “travail” deitu zuen 1826an, frantsesez.[1]
Hortaz, lan deritzon magnitude fisikoak “indar batek objektu batean eginiko lana” adierazten du, eta definizioak dioenez, magnitude eskalarra da. Sinbolo bidez idaztean, gaur egun ikurraz adierazten da gure inguruko hizkuntza guztietan (ingelesezko “work” hitzetik). Objektu batean indarrak eginiko lana energia-unitatetan adierazten da. Nazioarteko SI sistemako lan-unitatea joule izenekoa da ( sinboloa).