Latitudea Lurra edo beste planetako ekuatore eta paralelo baten arteko, meridiano batean neurtua, distantzia angeluarra da. Latitudea graduetan neurtzen da. Lekua ipar hemisferioan badago, positiboa da; aitzitik, hego hemisferioan badago, negatiboa. Iparraldean 0º eta 90º artean eta hegoaldean 0º eta -90º artean dago.
Latitudea 0 paralelotik edo ekuatoretik beste leku baterainoko distantzia ere bada. Ipar latitudea edo Hego latitudea izan daiteke eta 0º eta 90º arteko graduetan neurtzen da, bai iparralderantz bai hegoalderantz. Itsas zientzietan, latitudea izendatzeko, phi letra grekoa () erabiltzen da; longituderako, aldiz, omega letra grekoa ().
Ekuatorea ipar hemisferioa eta hego hemisferioa banatzen duen alegiazko lerroa da. Poloetara hurbiltzen diren heinean, latitude lerroak estuagoak dira.
Klima-eskualdeak beren latitudearen arabera aldatzen dira: poloetatik zenbat eta hurbilago egon, klima hainbat eta hotzagoa da, hots, erdialdean epela da eta ekuatore inguruan, beroa.