Zuzenbidean, legea horretarako eskume duen erakundeak ezartzen duen izaera orokorreko arau juridiko mota bat da, oro har herrialdearen legebiltzarrean proposatu, eztabaidatu eta onesten dena. Zentzu zabalean, arau juridiko guztien multzo edo legediari deritzo, adiera hau zuzenbidean zehatza ez bada ere.