Lehengusu

Lehengusuak edo kusiak norberaren aitaren nahiz amaren anai-arreben seme-alabak dira. Emakumezkoak diren lehengusuetarako lehengusina edo kusina hitzak ere erabiltzen dira. Batzuetan, lehengusu terminoak senidetasun harreman zabalagoak definitzeko erabiltzen da eta sarri arbaso komuna duten pertsonak izendatzeko erabiltzen da. Kultura zenbaitetan, lehengusuen arteko amodio harremanak tabutzat jo eta beraien arteko ezkontza debekatu edo begi txarrez ikusita daude.


Developed by StudentB