Lekeda

Nitrozelulosazko itsasgarria tutu batean

Lekeda, kola edo itsasgarria bi elementu edo gehiago itsasten dituen konposatu likido edo erdilikidoa da, eta naturala edo sintetikoa izan daiteke. Itsasgarri modernoak oso indartsuak dira, eta gero eta garrantzi gehiago daukate industrian eta eraikuntzan. Mota askotako materialak lotzeko erabiltzen dira, baina batez ere material meheak itsasteko dira erabilgarriak.

Itsasgarriek tenperatura kontrolatua behar dute egoera solidora igarotzeko. Eroale termikoak eta elektrikoak izan daitezke.


Developed by StudentB