Reona Esaki (japonieraz: 江崎 玲於奈 Esaki Reona , Osaka, 1925eko martxoaren 12a) , Leo Esaki izenaz ezaguna, japoniar fisikaria da. I. Giaever eta B. Josephson fisikariekin batera Fisikako Nobel saria jaso zuen 1973. urtean, “tunel efektuaren” inguruan egindako ikerketei esker.[1] 1960an Estatu Batuetara joan eta IBMrentzat lan egin zuen.