Leonora Carrington | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mary Leonora Carrington Moorhead |
Jaiotza | Clayton-le-Woods (en) , 1917ko apirilaren 6a |
Herrialdea | Mexiko Erresuma Batua |
Talde etnikoa | Britainiarra |
Heriotza | Mexiko Hiria, 2011ko maiatzaren 25a (94 urte) |
Heriotza modua | : eritasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Emérico Weisz (en) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Chelsea Grin New Hall School (en) Chelsea College of Art and Design (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eszenografoa, eleberrigilea, marrazkilaria, eskultorea eta artista |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Paris Saint-Martin-d'Ardèche Mexiko Hiria Londres eta New York |
Jasotako sariak | |
Mugimendua | surrealismoa |
Izengoitia(k) | Leduc, Mrs. Renato eta Weisz, Mrs. Emerico |
Genero artistikoa | figure painting (en) margolaritza mitologikoa |
leocarrington.com | |
Leonora Carrington (Lancashire, Ingalaterra, 1917ko apirilaren 6a - Mexiko Hiria, 2011ko maiatzaren 25a) artista surrealista eta idazlea izan zen. Nahiz eta Ingalaterrakoa izan jaiotzez, bere bizitza helduaren zati handi bat Mexiko Hirian egin zuen. Hiri honetan, Mexikoko Emakumeen Askapen Mugimendua fundatu zuen.
Artista surrealista izan zen arren, mugimenduko beste artistak ez bezala ez zegoen Sigmund Freuden idazkietan interesatuta margotzeko. Aldiz, errealismo magikoa eta alkimia oso gai garrantzitsuak izan ziren bere obran. Hauekin batera, detaile autobiografikoak eta sinbolismoa subjektu modura erabili zituen bere koadroetan. Sexualitate femeninoa berak bizi zuen modura aurkezten zuen, ez zuen oinarri modura hartu gizonezko surrealistek sexualitate femeninoaren inguruan zuten ikuspuntua. Berak esan zuenez "Niretzat margotzen nuen... Inoiz ez nuen pentsatu norbaitek nire koadroak erakutsi edo erosiko zituenik". [1]