Leturiaren egunkari ezkutua

Leturiaren egunkari ezkutua
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Leturiaren egunkari ezkutua liburua eta Txillardegiren idazle ibilbidea azaltzen dituen bideoa.
Datuak
IdazleaJose Luis Alvarez Enparantza (1957)
Argitaratze-data1957
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaLeturiaren egunkari ezkutua
ArgitaletxeaEuskaltzaindia
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak146
FormatuaPaper-azala
OCLC863209093

Leturiaren egunkari ezkutua Jose Luis Alvarez Enparantzak, Txillardegik, idatzitako eleberria da, lehen aldiz 1957an argitaratua. Euskal literaturaren lehen eleberri modernotzat jotzen da, bereziki gaiaren nahiz giroaren aldetik.

Txillardegi

Joxeba Leturiaren egunkaria da eleberriaren ardatza, lehenengo pertsonan, egunkaria jaso duen ezezagun baten eskutik ezagutzera ematen dena. Leturia gazteak bere kezka existentzial larriak kontatuz abiarazten du egunkaria. Miren gaztearekin maitemindurik, kezkak gainditu eta luzez hausnartu ondoren harekin ezkontzea erabakitzen du. Ezkondu ondoren desengainua hartzen du eta ilusio guztiak galdurik, Parisera abiatzen da bizitza berri baten bila. Han dagoelarik, Mirenen gutuna jasotzen du; hilzorian dagoela kontatzen dio. Harekin izandako jarreraz damu, egunkaria eten egiten du. Egunkariaren biltzaile ezezagunaren eskutik jakingo da Leturiak bere buruaz beste egin duela.

Euskal literaturako existentzialismoaren aitzindaritzatzat jo izan da nobela hau.


Developed by StudentB