Lex Luthor | |
---|---|
DC Unibertsoa | |
Argitalpena | |
Sortzailea | Jerry Siegel eta Joe Shuster |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | |
Lan eratorriak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sexua | gizonezkoa |
Egoitza | Metropolis |
Jarduera | kimikaria narkotrafikatzailea Handikia crime boss (en) ingeniaria asmatzailea mass murderer (en) fisikaria zuzendari exekutiboa superheroia roboticist (en) enpresa exekutiboa filantropoa |
Familia | |
Aita | Jules Luthor, Lionel Luthor |
Bikotekidea(k) | Supergirl (en) Eve Teschmacher |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Bestelakoak | |
Etsaiak | Superman, Conner Kent (en) eta Superman (en) |
dccomics.com… |
Alexander Joseph Luthor, ezagunagoa Lex Luthor bezala, DC Comics argitaletxearen superetsai bat da, eta Superman superheroiaren arerio nagusietako bat. Jerome Siegel eta Joe Shusterrek sortu zuten eta lehenbiziko aldiz Action Comics komiki liburuaren 23. zenbakian agertu zen (1940ko apirila).
Luthor negoziogizon burusoil eta aberatsa da, horregatik bere jabetzako enpresen tekonologia aurreratuena beti eskura du, eta DC Comics Unibertsoko gizaki buruargienetako bat, baina bere adimen pribilegiatua gaizkia egiteko erabiltzen du. Bere helburu nagusia Superman hiltzean datza, bere asmo megalomanoak burutzeko oztopo nagusia baita. Beste superbilau gehienek ez bezala, ez du superahalmenik, hortaz haren izaera zitala ezkutatu eta beregain susmoak eta atxiloketak ekiditeko, bere burua jendaurrean eta hedabideetan zuritzen saiatzen da, horretarako Metropolis hiriari dirua eman, parkeak ireki eta fundazioak eta erakunde ongileak sortu ditu.