Libra masa unitate bat da, erromatarren garaitik erabiltzen dena. Erromatar inperioa desagertu ondoren herri bakoitzak bere neurriak hartu zituen libra izendatuz.
Hau dela eta ehundaka urtetan zehar arazoak egon ziren libraren balioa zein zen jakiteko, herri ezberdinetan ezberdina baitzen. Antoine Lavoisierrek librak eta ontzak gramoengatik aldatzea proposatu zuen arazoarekin bukatzeko.
Gaur egun sistema metriko hamartarra da erabiliena munduan, herri anglosaxoietan izan ezik.