Librezale euskara informatikaren munduan bultzatzea helburu duen lantalde irekia da[1]. Software librea lehenesten dute.
Aplikazio informatikoak euskaraz[2] edukitzeko lan egiten dute. Horretarako, euskarazko softwarea sortzen duen edo softwarea euskaratzen duen edonori bere laguntza, baliabide, lanabes eta esperientzia eskainiz[3].
Librezalek ez dauka egitura finkorik, eta edozeinek har dezake parte. Parte-hartzaileen arteko komunikazioa errazteko hiruzpalau tresna[4] erabiltzen dituzte: Posta-zerrenda bat, Matrix sareko gela bat, Telegram talde batzuk, Mastodon (@[email protected]), Twitter (@Librezale)...
Librezale webguneko eduki guztiek CC-BY-SA 3.0 lizentzia daukate[5].