Limitearen teorema zentral

Dado bakar bateko puntuazioaren probabilite banaketa uniformea da, alde guztiek probabilitate berdina baitute. Dado batzuk bota eta puntuazioak gehitzen direnean, puntuazio totalak banaketa normalerarako joera du. Dado kopurua zenbat eta handiagoa, joera orduan eta garbiagoa da.

Probabilitate-teorian eta estatistika, limitearen teorema zentrala zorizko aldagai kopuru handi baten batura eta batezbestekoa banaketa normalari jarraiki, batezbestekoa batezbestekoen batura eta bariantza bariantzen batura izanik, banatzen dela ezartzen duen teorema da. Teoremak bertsio zenbait ditu, gehitzen diren zorizko aldagaiek banaketa berdina duten edo ez, besteak beste.


Developed by StudentB