Litosfera

Lurraren egitura: litosfera (4)

Litosfera (grekotik λίθος, líthos, "harri" + σφαίρα, sféra, "esfera") Lurraren geruza solido azalekoena da, eta zurruntasuna du bere ezaugarri nabarmenena. Lurrazalak eta goi-mantuak osatzen dute litosfera. Bere lodiera 100-250km bitartekoa da. Litosfera bi plaka motetan banaturik dago: litosfera kontinentala eta litosfera ozeanikoa.[1]

Litosfera astenosferaren gainean dago, eta bi geruza horien arteko elkarreraginaren ondorioz sortzen dira hain ezagunak diren mugimendu tektonikoak. Lurrazala guztiz zurruna izan arren, plaka tektoniko izeneko puska handietan dago zatitua, eta plaka horien ertzetan gertatzen dira fenomeno geologiko garrantzitsuenak (sumendiak, lurrikarak...).

  1. Oihane, Lakar Iraizoz. (2011-06-01). «Zer, bai; noiz, ez» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).

Developed by StudentB