Lorezaintza

Lorategi tradizional bat

Lorezaintzak era estetiko baten landareak konbinatzea bilatzen du.

Lorezaintza tradizionalean, estetikari eta aisiari begira diseinatzen dira lorategiak. Lorategi tradizional askoren diseinuetan lerro zuzenak eta irudi geometrikoak nagusitzen dira.

Ingurumen-lorezaintzan natura eredu gisa hartzen da, eta lorategi tradizionalen zurruntasun geometrikoa hausten da, efektu naturala lortzeko. Hala, lurrazala ez da laua izaten, baizik eta aldapekin eta bihurguneekin. Bideak okerrak dira, eta neurri eta altura desberdineko landareekin jokatzen da.


Developed by StudentB