Lotura kobalentea bi atomoren artean elektroi-pareen banaketa oinarritzat hartzen duen lotura kimikoa da. Bi atomoen artean, lotura kobalentea hau osatzen duten atomoek zortzikotearen araua betetzeko ematen da. Hau honela izan dadin, loturan atomo bakoitzak bere balentzia orbitalean[1] dauden elektroiak partekatzen dituzte. Lotura kobalentea eratzeko, bi atomoen arteko elektronegatibitate-diferentzia[2] 1,7 baino txikiagoa izan behar da.
Lotura hau elementu berdineko ez-metalen, elementu ezberdineko ez-metalen eta hidrogeno eta ez-metalaren artean ematen da.[3][4][5]
Bi atomoren artean elektroi bat, bi edo hiru parteka daitezke; ondorioz, lotura bakuna, bikoitza edo hirukoitza osatuko da. Lewis egituran bi atomoen artean marra bat (lotura bakunaren kasuan) marrazten da haien arteko lotura adierazteko.
↑(Gaztelaniaz)Segreda, Julio Francisco Mata. (2004). El Enlace Covalente. Editorial Universidad de Costa Rica ISBN9789977679167. (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).