Lubaki-gerra

Lubaki bat La Boisselletik gertu, Sommeko gudua 1916ko uztailean.

Lubaki-gerra lubakiak edo lurrean zulaturiko gotorlekuen erabilera ezaugarri nagusia duen gerra mota da, su armen erabileraren ondorioz sortua. Jada Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean (1861-1865) eta Errusia-Japonia Gerran (1904-1905) erabilia, Lehen Mundu Gerrako mendebaldeko frontean nagusitu ziren.[1] Harrezkero impasse, higadura, setio eta gatazken ezerezkeriaren baliokide bilakatu da.

  1. Murray, Nicholas. (2013). The Rocky Road to the Great War: The Evolution of Trench Warfare to 1914. .

Developed by StudentB