Luma

Artikulu hau hegaztien gorputza estaltzen duten hodiei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Luma (argipena)».
Luma bat

Lumak, halaber hegatsak, hegaztien azaleko egitura keratinotsuak dira. Bere egitura beste ornodunek dituzten apendize integumentarioak baino korapilotsuagoa da (ezkatak, ilea, adarrak...). Hegaztiek duten hegan egiteko gaitasunan garrantzitsuak dira, hegoaren gainazala osatzen baitute. Hegazti batek dituen luma guztien multzoa lumajea da eta geruza dentso, isolagarri eta babesgarria osatzen dute.

Lumek nerbio-akaberak dituzte eta mina sortzen dute hauek moztean. Lumek, euren kolore eta ikusgarritasunarekin lotutako beste funtzio batzuk ere badituzte, adibidez, kamuflajea, espezie bereko kideen arteko ezagutza eta euren arteko komunikazioa, sexuen desberdintzea eta segizioan zehar erakarpen sexualeko elementu bezala.


Developed by StudentB