Lunpenproletariotza

Lunpenproletariotza (edo azpiproletarioak) inoiz klase kontzientzia lortuko ez duten behe-mailako kidez osatutako gizarte klasea da, ondorioz baliorik gabekoak direnak borroka iraultzailerako, marxismoaren arabera.

Hitza alemanezko lumpenproletariat hitzetik dator, Karl Marx eta Friedrich Engelsek beren "Alemaniar idelogia" (1895) lanean lehen aldiz erabilia.

Lunpenproletarioek ez dute inolako zergatirik iraultzan parte hartzeko, eta beharbada interesa izan dezakete egungo klase egitura mantentzen, normalean burgesiaren eta aristokraziaren beharra dutelako beren bizimoduari eusteko. Marxek lunpenproletarioak indar kontra-iraultzaile gisa ikusten zituen.


Developed by StudentB