Luzifer

Luzifer zerutik kanporatua.

Luzifer[1] (latineko lux, "argi", eta fero, "eramale": "argiaren eramalea") erromatar mitologian Eosforo (Έωσφόρος) edo "Goizargiaren eramalea" ezizenez ezagutzen zen jainko greziarraren parekidea da. Mitologia klasikoan artizarrari deitu ohi zioten hala.

Deabruari deitzeko erabiltzen den izena da. Kristautasunaren lehenengo mendeetan Kristori eman zioten izen hori, baina Erdi Aroan zabaldu zen adierari hori deabruaren eponimo edo goitizen gisa, Vulgata itzulpenak Isaiasen ahotan, Babiloniako erregeari buruz ari zela, ezarri zituen hitz batzuetan oinarrituta.

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak

Developed by StudentB