Lyme gaitz

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Lyme gaitza
Eritema migrans”, Lyme gaitzaren lehenbiziko sintoma, handituz eta argituz doan eraztun itxurako lesio gorriska da. Ez da mingarria eta bere kasa ere desagertzen da.
Deskribapena
Motainfekzio bakteriano primarioa, borreliosia
eritasuna
Espezialitateainfektologia, dermatologia, neurologia
Kardiologia
Arrazoia(k)Borrelia burgdorferi
Sintoma(k)eritema migrans kronikoa, betealdia, buruko mina, artralgia, mialgia, faszikulazioa, parestesia, bertigoa, bihotzeko arritmia, min neuropatiko kronikoa, sukarra, neuritisa, meningitisa, meningo-entzefalitisa, miokarditisa, artritisa, entzefalomielitisa
Miokardiopatia hipertrofikoa
Patogenoaren transmisioaakain bidezko transmisio, Ixodes pacificus
Ixodes scapularis
Azterketa medikoawestern blot (en) Itzuli, miaketa fisiko, ELISA, ziztada lunbar
biopsia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakzeftriaxona, zefuroxima, amoxizilina, doxiziklina eta Azitromizina
Identifikatzaileak
GNS-10-MKGA.69
GNS-9-MK088.81
GNS-10GA.69
GNS-9088.81
DiseasesDB1531
MedlinePlus001319
eMedicinearticle/330178
MeSHD008193D008193
Disease Ontology IDDOID:11729

Lyme gaitza edo Lyme borreliosia gaixotasun infekzioso multisistemikoa da, Borrelia burgdorferi bakterioak eragindakoa, akainen bitartez transmititzen dena. Larruazalari, nerbio-sistemari, bihotzari eta artikulazioei eraso egiten die. Garaiz tratatzen ez bada, infekzioa kroniko bihur daiteke, eta ondorio larriak eragin ditzake osasunean.[1]

Gaixotasunaren lehenengo kasuak 1975ean agertu ziren AEBetako Old Lyme herrian, eskola batean, artritis izurrite bat umeen artean zabaldu zenean, eta bakterio eragilea 1982. urtean isolatu zen. Geroztik, Ameriketan ez ezik, Europan eta Asian ere azaldu da gaitza, eta gaur egun AEBetan bektoreen bidez transmititzen den eritasunik garrantzitsuena bihurtu da (10.000 gaixo inguru urtean).

Ixodes generoko lakastak dira gaitzaren bektoreak (Europan Ixodes ricinus batez ere), Borrelia patogenoa eramaten baitute, eta ausiki egiterakoan gizakia infektatzen. Maiatza eta iraila bitarteko hilabeteetan sarriago hartzen da infekzioa, batez ere nekazaritza-arloan eta mendiko txangoetan. Beraz, naturarekin loturiko hobbiak (mendiko txangoak, ehiza, etab.) eta lanbideak (abeltzaintza, basozaintza, erlezaintza, etab.) gaixotasunaren arrisku-faktoreak dira.[2]

  1. Lyme gaixotasuna. a-lyme.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman elhuyar izeneko erreferentziarako

Developed by StudentB