Erromatar garaian Galiako hiriburua izan zen, Erdi Aroan hiri komertzial bilakatuko zena eta XIX. mendean lehenengo mailako finantza tokia. Zeta produkzio monopolioarekin lehenengo eta ondoren ehungintza eta industria kimikoarekin bizkortu zen ekonomia. Gaur egun industria kimikoan, farmazeutikoan eta bioteknologikoan espezializatutako hiria dugu.
Horretaz gain Frantziako bigarren hiri unibertsitarioa da, 120.000 ikasle inguru izaten ditu urtero, hiru unibertsitate eta hamaika ingeniaritza eta eskolatan banatuak. Ondare historikoa eta arkitektonikoa ere ezin dugu ahaztu, UNESCOkGizateriaren Ondare izendatua du hiriaren parte zabal bat.
Erakunde internazional batzuk ere bertan dute egoitza, Interpol, Euronews eta Minbiziaren Ikerketarako Nazioarteko Agentziak besteak beste.