Lineako jokalari anitzeko rol-joko masiboak edo MMORPG joko izenez ere ezagunak (ingelesezko Massively Multiplayer Online Role-Playing Game esalditik), Interneten bidez jokalari kopuru itzelak aldi berean mundu birtual batean sartu eta, beraien arteko interakzioaren bitartez garatzen diren bideo-jokoak dira. Rol bideo-jokoen azpigenero bat osatzen dute.
Joko hauetan jokalariek pertsonaiak sortu behar dituzte, euren arraza, ogibidea eta armak zehaztuz esaterako, eta quest izeneko beste batzuen aurkako lehian edo helburu bat duten abenturetan parte hartu, horretarako jokoan zehar euren baliabideak gehituz edo bigarren mailako helburu zenbait lortu behar dituztela.