Ma (latinez Mega-annum) geologian, paleontologian eta astronomian erabiltzen den denbora unitatea da, milioi bat urteren baliokidea (106 urte). Erabilitako urtea juliotar egutegikoa da, hau da, zehazki 365,25 egunekoa. Erabiltzerakoan, ez da zertan duela edo orain dela erabiltzen, oso denbora luzeak izaten baitira eta, hortaz, denbora akatsa baztergarria baita.
Bere multiploak eta zatitzaileak kilourtea edo mila urte (Ka) eta gigaurtea edo mila milioi urte (Ga) dira, azken hau ere ohiko erabilpena duena.