Macrocheira kaempferi | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Malacostraca |
Ordena | Decapoda |
Familia | Inachidae |
Generoa | Macrocheira |
Espeziea | Macrocheira kaempferi Temminck, 1836 |
Japoniar karramarro erraldoia (japonieraz: タカアシガニ takāshigani , lit. "Hanka luzetako karramarroa") (Macrocheira kaempferi), Brachyura infraordenaren krustazeo dekapodoa da. Armiarma karramarroaren taldekoa da. Bere ezaugarri nagusiak hauek dira: oskol triangeluarra eta hanka luzeak; bere lau metroko hanken luzera kontutan hartuta inoiz izan den artropodo luzeena dela esan daiteke, Arthropleura baino gehiago zeren eta azken honek hiru metro baititu.